Gorbeiako Mendi Zeharkaldia

2025/11/22 – 2025/11/23

Izen ematea itxita

Informazio teknikoa

Km

20km

igoera metatua

1000D+

Zailtasun fisikoa (1-5)

3

Zailtasun teknikoa (1-5)

2

Ordu kopuru totala

10

Ibilbide mota

Zirkularra

Gorbeiako Parke Naturala, Bizkaia eta Arabaren artean kokatua, Euskal Herriko mendietako lekurik enblematikoenetakoa da. Bere basoek, kareharrizko gandorrek eta goi-larreek ingurune pribilegiatua eskaintzen dute azaroaren 22an eta 23an egingo den bi eguneko ibilaldi berezi baterako, natura, kultura eta mendia uztartzen dituena.

Ibilbideak Itzinara eramango gaitu, euskal historiaren eta mitologiaren arteko lotura estua islatzen duen kareharrizko labirinto ikusgarri hartara. Halaber, Gorbeiako gailur mitikoa (1.482 m) igoko dugu, bere gurutze ospetsuarekin batera lurraldeen arteko batasunaren sinbolo dena.

Gaua Gorbeiako aterpetxean igaroko dugu, giro mendizaleaz gozatuz, eta hurrengo egunean amaituko dugu ibilbide hau, zeinak esfortzu fisikoa eta naturarekin zein lurralde honen nortasun kulturalarekin lotura sakona uztartzen dituen.

Ibilbidea eta Programa

1. Etapa

Azaroak 22 – Pagomakurre – Itzinako labirintoa – Gorbeiako Aterpea

Kilometroak: 12

Desnibela: 750

Esfortzu fisikoa (1-5): 3

Gaua: Gorbeiako Aterpean

2. Etapa

Azaroak 23 – Gorbeiako aterpea – GORBEIA – Pagomakurre

Kilometroak: 10

Desnibela: 600

Esfortzu fisikoa (1-5): 3

Prezioak

PREZIOAN SARTZEN DA:
  • Jardueraren aurreko aholkularitza.
  • Mendi Ertaineko Gida tituluduna (AEGM-UIMLA).
  • 2 eguneko gidaritza zerbitzua.
  • Gorbeiako estantzia pentsio erdian (Afaria, gaua, gosaria)
  • Istripu eta erantzukizun zibila aseguruak.
  • AEGM – UIMLA mendi gidariaren ordainsariak.
  • B.E.Z-a
PREZIOAN EZ SARTZEN DA:
  • Bezeroa hasierako puntura eta helmugara itzultzeko garraio gastuak.
  • Kontrolatu ezin diren egoerak (hondamendi naturalak, arazo atmosferikoak edo meteorologikoak, etab.) programaren aldaketan eragindako aparteko gastuak ez dira sartu.
  • Bezeroak egiten duen edozein erosketa.
  • Igandeko hamaiketako edota bazkaria Gorbeiako aterpean.
  • Aurreko atalean zehaztu ez den edozein zerbitzu.

PREZIOA TALDEAREN ARABERAKOA IZANGO DA:

4 – 9 pertsona: 190€/pax

10 – 12 pertsona: 165€/pax

Fitxategiak

Kokapena

Jarri gurekin harremanetan

    Ibai Iturria Garmendia

    AEGM ZENBAKIA: 2195 (Asociación Española de Guías de Montaña)

    UIMLA zertifikatua

    Nafarroako turismo erregistro ZKIA: UETA0064