EGUBERRITAKO MENDI KANPUSA (1.TXANDA)

2025/12/20 – 2025/12/24

Izen ematea

10 plaza libre

Izena emateko:

  • Izen – emate dokumentua jeitsi beharko duzu (Fitxategia ataldean aurkituko duzu).

 

INFORMAZIO GARRANTZITSUA

Lehen txanda (12 – 14 urte)

  • Datak: 2025eko abenduaren 20an (larunbata), 22an (astelehena), 23an (asteartea) eta 24an (asteazkena).
  • Txanda horretan, mendi-ibilbideak eta talde gazteenari egokitutako prestakuntza-tailerrak uztartuko dira.

Bigarren txanda (15-16 urte)

  • Datak: 2026ko urtarrilaren 2an (ostirala), 3an (larunbata), 5ean (astelehena) eta 7an (asteazkena).
    • Jarduerak autonomia eta eskakizun maila handixeagoetara bideratuta egongo dira, parte-hartzaileen adinaren arabera.

Informazio teknikoa

Km

5km

igoera metatua

300D+

Zailtasun fisikoa (1-5)

2

Zailtasun teknikoa (1-5)

1

Ordu kopuru totala

4,5

Ibilbide mota

Eguneko Txangoak

Eguberri hauetan, bizitu mendia bertze modu batean!

Eguberritako mendi kanpusa, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat pentsatuta dago, naturaz gozatu, oporretan aktibo egon eta mendizaletasunari buruz modu dibertigarri eta praktikoan ikasi nahi dutenentzat.

Goizetan, mendi txangoak egingo ditugu inguruetan, tallerrekin batera, txangoaren oinarriak ikasteko:

  • Nola orientatu maparekin eta iparrorratzarekin.
  • Nola prestatu mendi txango bat eta motxila nola antolatu.
  • Eguraldiaren iragarpena interpretatzea irten aurretik.
  • Larrialdietan behar bezala jokatu.
  • Mendiko segurtasunaren oinarriak ezagutzea.

Kanpusak ikuspegi aktiboa, hezitzailea eta aire zabalekoa du, autonomia, talde lana eta ingurune naturalarekiko errespetua sustatuz.

📆 Datak: 4 eguneko bi txanda.

🕘 Ordutegia: Goizez. 09:00etatik 13:30era

👣 Lekua: Berako ingurune naturala.

 

Lehen txanda (12 – 14 urte)

  • Datak: 2025eko abenduaren 20an (larunbata), 22an (astelehena), 23an (asteartea) eta 24an (asteazkena).
  • Txanda horretan, mendi-ibilbideak eta talde gazteenari egokitutako prestakuntza-tailerrak uztartuko dira.

Bigarren txanda (15-16 urte)

  • Datak: 2026ko urtarrilaren 2an (ostirala), 3an (larunbata), 5ean (astelehena) eta 7an (asteazkena).
    • Jarduerak autonomia eta eskakizun maila handixeagoetara bideratuta egongo dira, parte-hartzaileen adinaren arabera.

Aukera paregabea mendiaz gozatzeko, ikasteko eta beste gazte batzuekin abenturak partekatzeko Gabonetan.

Prezioak

PREZIOAN SARTZEN DA

  • Jardueraren aurreko aholkularitza.
  • 4 eguneko gidaritza zerbitzuak (txanda bakoitzeko): Mendi Ertaineko Gida tituluduna (AEGM-UIMLA).
  • Istripu eta erantzukizun zibila aseguruak.
  • AEGM – UIMLA mendi gidariaren ordainsariak.
  • B.E.Z-a

PREZIOAN EZ DA SARTZEN

  • Bezeroa hasierako puntura eta etxera itzultzeko garraio gastuak.
  • Kontrolatu ezin diren egoerak (hondamendi naturalak, arazo atmosferikoak edo meteorologikoak, etab.) programaren aldaketan eragindako aparteko gastuak ez dira sartu.
  • Bezeroak egiten duen edozein erosketa.
  • Aurreko atalean zehaztu ez den edozein zerbitzu.

PREZIOA:

  • Txanda osoa (4 egunak): 150€/pertsoneko
  • Egun solteak (4 egun baino gutxiago): 50€/eguna pertsoneko

Fitxategiak

Kokapena

Jarri gurekin harremanetan

    Ibai Iturria Garmendia

    AEGM ZENBAKIA: 2195 (Asociación Española de Guías de Montaña)

    UIMLA zertifikatua

    Nafarroako turismo erregistro ZKIA: UETA0064