2026/01/24 – 2026/01/25

5 plaza libre
IZENA EMATEKO
Km
igoera metatua
Zailtasun fisikoa (1-5)
Zailtasun teknikoa (1-5)
Ordu kopuru totala
Ibilbide mota
Egutegiko proposamen guztiak asteburuetarako (larunbata eta igandea) programatuta daude. Asteburu bakoitzak bi irteera independente ditu; beraz, zure nahi eta aukeren arabera, egun bakarrean edo bietan parte hartu ahal izango duzu.
Ez da gaua taldean igarotzen.Parte hartzaile bakoitzak bere estantziaren kudeaketa egin behar du. Gomendagarria da aldez aurretik erreserbatzea, neguko sasoi batean askotan plaza gutxi egoten baita. Era berean, garrantzitsua da estantzien kantzelazio baldintzak egiaztatzea, izan ere, Garmendi Mendi Gidaria-k ez du bere gain hartzen erreserba horien ezeztapenei edo horietatik eratorritako gastuei lotutako ardurarik.
Irteera bakoitza gutxieneko parte-hartzaile kopurua lortzen denean egingo da. Eguraldiari dagokionez, elurra ez da jarduera gauzatzeko oztopo izango (ingurune negukoaren parte baita); hala ere, elur-erauntsi gogorrak edo segurtasun-baldintza txarrak egonez gero, irteera bertan behera utzi edo dataz alda daiteke. Horregatik, berriz ere azpimarratzen dugu garrantzitsua dela ezeztapen-asegurua duen ostatua kontratatzea.
Jarduera hauek ez dira elurrez estalitako mendiaz gozatzeko soilik pentsatuta, baita neguko txangoetan trebatzeko ere: elur-erraketak behar bezala erabiltzen ikasteko, lurraren eta elur-geruzaren irakurketa lantzeko, eta segurtasun-materialaren erabilera egokia praktikatzeko. Irteeretan zehar, aukera aprobetxatuko dugu nibologia, meteorologia eta elur-jausietako erreskateari buruzko tailer praktiko txikiak egiteko, mendiko neguko formakuntza eta autonomia sustatuz.
CAUTERETS-EN ERRAKETAK EGITEKO AUKERAK:
Urtarrilak 24 – Plateau du Clot
Kilometroak: 15
Desnibela: 250
Esfortzu fisikoa (1-5): 3
Gaua: –
Bazkaria: Mendian
Urtarrilak 25 – Lac du Gaube
Kilometroak: 10
Desnibela: 350
Esfortzu fisikoa (1-5): 3
Gaua: –
Bazkaria: Cauterets
PREZIOAN SARTZEN DA
PREZIOA EZ DA SARTZEN
PREZIOAK PROPOSAMENEN ARABERA
CAUTERETS / FRANTZIAKO PIRINIOAK