Ohiko galderak

Zeharkaldi edo irteerak

Zein maila fisiko behar dut irteera batean parte hartzeko?

Irteera bakoitzak, txostenean adierazita dauka zein maila fisiko eta teknikoko irteera den. Batzuk sasoi fisiko ona duten pertsonentzat dira egokiak, eta beste batzuek mendian esperientzia izatea eskatzen dute. Zalantzarik baduzu, kontsultatu erreserba egin aurretik.

Zein da gutxieneko eta gehieneko parte-hartzaile kopurua?

Kopurua jardueraren arabera alda daiteke. Oro har, gutxienez 6 pertsona eta gehienez 10, segurtasuna eta kalitatezko esperientzia bermatzeko.

Zer gertatzen da gutxieneko parte-hartzaile kopurua lortzen ez bada?

Kasu horretan, aldez aurretik abisatuko dizugu eta beste aukera batzuk eskainiko dizkizugu: itzulketa osoa, edo data aldaketa.

Materiala eta ekipamendua

Zer material eraman behar dut?

Irteera bakoitzak material gomendatuaren zerrenda bat du. Oro har, mendiko arropa egokia, oinetako teknikoak eta motxila behar dira. Jarduera batzuek material espezifikoa behar dute, hala nola kranpoiak edo pioleta (fitxan adieraziko dugu).

Materiala alokatu dezaket dena ez badut?

Bai, kasu askotan beharrezko materialaren alokairua kudeatzen lagun diezazuket. Kontsulta iezadazu garaiz.

Antolaketa eta logistika

Zer sartzen da jardueraren prezioan?

Prezioak barne hartzen ditu gida-zerbitzu tituluduna, istripu-asegurua, plangintza eta logistika. Hainbat egunetako irteeretan estantzia, garraioa eta dietak ere izan daitezke, adierazten denaren arabera.

Plaza bat nola erreserbatzen da?

Erreserba egiteko, irteera horren ondoran dagoen formularioa betez egiten da. Arazoak badituzu, jan zaitez korreoz edo whatsapp bidez gurekin harremanetan.

Eta bertan behera utzi behar badut?

Ezerezte-politika baldintza orokorretan dago zehaztuta. Behar besteko aurrerapenaz ezeztatzen baduzu, partzialki edo osorik itzultzeko eskubidea izan dezakezu.

Asegurua eta segurtasuna

Jarduerak aseguratuta daude?

Bai, parte-hartzaileentzako istripu-aseguru batek estaltzen ditu jarduera guztiak. Gainera, segurtasun protokoloak eta taldera eta terrenoaren baldintzetara egokitzeko protokoloak jarraitzen ditut.

Nork zuzentzen ditu jarduerak?

Irteera guztiak nik gidatzen ditut, mendi gidari tituludun gisa (AEGM), segurtasunari, lehen sorospenei eta mendiko lidergoari buruzko esperientzia eta prestakuntzarekin.

Ibai Iturria Garmendia

AEGM ZENBAKIA: 2195 (Asociación Española de Guías de Montaña)

UIMLA zertifikatua

Nafarroako turismo erregistro ZKIA: UETA0064