TENA BAILARA · ELUR ERRAKETAK

2026/01/10 – 2026/01/11

Izen ematea

8 plaza libre

IZENA EMATEKO

  • Fitxategia atalean duzu “Erregistro orria” pdf formatuan. Dokumentua jaitsi eta zure datuekin bete

Informazio teknikoa

Km

10km

igoera metatua

500D+

Zailtasun fisikoa (1-5)

2

Zailtasun teknikoa (1-5)

2

Ordu kopuru totala

4 – 5

Ibilbide mota

Zirkularra elur erraketekin

Egutegiko proposamen guztiak asteburuetarako (larunbata eta igandea) programatuta daude. Asteburu bakoitzak bi irteera independente ditu; beraz, zure nahi eta aukeren arabera, egun bakarrean edo bietan parte hartu ahal izango duzu.

Ez da gaua taldean igarotzen.Parte hartzaile bakoitzak bere estantziaren kudeaketa egin behar du. Gomendagarria da aldez aurretik erreserbatzea, neguko sasoi batean askotan plaza gutxi egoten baita. Era berean, garrantzitsua da estantzien kantzelazio baldintzak egiaztatzea, izan ere, Garmendi Mendi Gidaria-k ez du bere gain hartzen erreserba horien ezeztapenei edo horietatik eratorritako gastuei lotutako ardurarik.

Irteera bakoitza gutxieneko parte-hartzaile kopurua lortzen denean egingo da. Eguraldiari dagokionez, elurra ez da jarduera gauzatzeko oztopo izango (ingurune negukoaren parte baita); hala ere, elur-erauntsi gogorrak edo segurtasun-baldintza txarrak egonez gero, irteera bertan behera utzi edo dataz alda daiteke. Horregatik, berriz ere azpimarratzen dugu garrantzitsua dela ezeztapen-asegurua duen ostatua kontratatzea.

Jarduera hauek ez dira elurrez estalitako mendiaz gozatzeko soilik pentsatuta, baita neguko txangoetan trebatzeko ere: elur-erraketak behar bezala erabiltzen ikasteko, lurraren eta elur-geruzaren irakurketa lantzeko, eta segurtasun-materialaren erabilera egokia praktikatzeko. Irteeretan zehar, aukera aprobetxatuko dugu nibologia, meteorologia eta elur-jausietako erreskateari buruzko tailer praktiko txikiak egiteko, mendiko neguko formakuntza eta autonomia sustatuz.

TENA BAILARAN ERRAKETAK EGITEKO AUKERAK:

  • Piedrafitako iboiari itzuli zirkularra Piedrafitako Jacatik hasita
  • Sabocos iboia Panticosatik
  • Ordicuso iboia
  • Portalet-eko zonaldea

Ibilbidea eta Programa

1

Urtarrilak 10 – Valle de Tena

Kilometroak: 10

Desnibela: 250

Esfortzu fisikoa (1-5): 2

Gaua: –

Bazkaria: Mendian

2

Urtarrilak 11 – Valle de Tena

Kilometroak: 10

Desnibela: 250

Esfortzu fisikoa (1-5): 2

Gaua: –

Bazkaria: Valle de Tena

Prezioak

PREZIOAN SARTZEN DA

  • Jardueraren aurreko aholkularitza.
  • Jardueraren amaierako aperitiboa.
  • 2 eguneko gidaritza zerbitzua. Mendiko Gida tituluduna (AEGM–UIMLA).
  • Istripu eta erantzukizun zibileko aseguruak.
  • AEGM–UIMLA mendiko gidaren ordainsariak.
  • B.E.Z-a

PREZIOA EZ DA SARTZEN

  • Bezeroaren joan-etorriko gastuak, hasierako puntura iristeko eta etxera itzultzeko
  • Programaren aldaketek eragindako aparteko gastuak, gidaren kontrolpetik kanpoko egoerengatik sortuak, hala nola hondamendi naturalak, eguraldi edo atmosfera arazoak eta abar.
  • Bezeroak egindako edozein erosketaren gastuak.
  • Aurreko “PREZIOAN SARTZEN DA” atalean zehaztu ez diren zerbitzu guztiak.

PREZIOAK PROPOSAMENEN ARABERA

TENA BAILARA / VALLE DE TENA

  • Talde murriztua (4 – 5 pax): 270€/pax
  • Talde haundia (6 – 8 pax): 210€/pax

Fitxategiak

Galería

Kokapena

Jarri gurekin harremanetan

    Ibai Iturria Garmendia

    AEGM ZENBAKIA: 2195 (Asociación Española de Guías de Montaña)

    UIMLA zertifikatua

    Nafarroako turismo erregistro ZKIA: UETA0064